Bat-bateko
matxinada
Espainian, Aro Garaikidea Independentzia
Gerrarekin abiatu zen. Gerra Madrilen hasi
zen, 1808ko maiatzaren 2an.
Leherketa beldurgarri batek zainetako
odola izoztu zidan, eta nigandik hurbil,
metrailak zauritutako pertsona batzuk
ikusi nituen erortzen. Kale Nagusian eta
inguruko beste batzuetan, amorruzko
asaldura izugarria suma zitekeen,
hitz hutsez adieraz ezina. Gero esan
zidaten bederatzietatik hamaiketara
bitartean Madrilgo kale guztiek hartu
zutela itxura hori bera. Matxinada
berehala hedatu zen, haize bortitzek
astinduta, sugarrak baso lehorretan
hedatzen diren bezala.
Frantsesek arma eraginkorrak zituzten
defendatzeko, eta tiratzaile onak ziren.
Baina ez zuten espero bai aurretik bai
atzetik milaka pertsona izango zituztela
erasoka, lanabesak hartu eta nahaspila
horretan beraien aurka sastaka.
BENITO PÉREZ GALDÓS
● Madrilgo kaleetan amorruzko asaldura
sumatzen omen zen. Zer esan nahi du horrek?
● Zer-nolako aldea zegoen frantsesen eta espainiarren
borrokatzeko moduan?
● Zure ustez, nork irabazi zuen gerra hura?
Zergatik uste duzu hori?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina