Izaki bizidunak
Bizidunen artean, animaliak landareak... ditugu. Bizigabeak aldiz harriak, mineralak izango dira.
Izaki bizidunek hiru funtzio beteko dituzte: Nutrizio funtzioa , elikagaiak hartuko dituzte energia lortzeko bere jardueretarako. Harreman funtzioa, inguruan gertatzen denaz harremandu. Ugalketa funtzioa, beste izaki bizidun batzuk sortuko dituzte.
Izaki bizidunak 5 erreinutan sailkatzen ditugu.
1. Animali erreinua
Animaliak nutrizioari dagokionez heterotrofoak izango dira, hau da, ez dira gai beraien kabuz elikagaiak sortzeko. Animalietan ematen den ugalketa sexuala izango da, beste izaki bat sortzeko zelula arra eta emea elkartuko dira. Zelula mota eukariotoa dutela esatean, nukleoa duten zelulaz osaturik daudela esan nahi dugu.
Animaliak ornodun eta ornogabeen artean sailkatuko dira.
2. Landareen erreinua
3. Onddoak
Onddo gehienak zelulanitzak dira. Ez dira mugitzen leku batetik bestera, horretan landareen antza dute. Onddoek ez dituzte beraien elikagaiak sortzen, Heterotrofoak dira, usteltzen hasitako landare edo animaliak edo egoera txarrean dauden hondarrak jaten dituzte. Onddo ezagunenak perretxikoak dira. Mizelio izeneko hari- sare bat daukate eta honi esker lur azpiko elikagaiak xurgatzen dituzte.
4. Bakterio erreinua
Bakterioak izaki bizidun txikienak dira. Den-denak zelulabakarrak dira. Animali eta landareen zelula baino txikiagoa da bakterioa.
Bakterioak izaki bizidun ugarienak dira, nonnahi daude: lurrean, airean, uretan...
Beste izaki bizidunentzat ezinezkoak diren lekuetan aurki ditzakegu. Ur- irakina ateratzen den lekuetan, sumendietatik gertu.
Batzuk oso erabilgarriak dira, yogurt-a egiteko bakterioak adibidez. Beste batzuk gaixotasunak sortzen dituzte; kolera, faringitisa.
Mikrobio esaten zaie mikroskopioz baino ezin direnei ikusi.
e coli
5. Protistoak
Protistoen taldean protozooak eta algak sailka ditzakegu. Bakterioen zelula baino antz handiagoa dute landare eta animalia zelulena.
Protozooak ameba eta paramezioak dira.
Algak ere talde honetakoak dira, zelulabakar zein zelulanitzak izan daitezke. Uretan bizi dira eta autotrofoak dira landareak bezala.
ameba
paramezioa
Birusak
Birusak hain dira txikiak, mikroskopio arrunt batekin ezin dira ikusi. Zientzilariek ez dakite izaki bizidunak diren ala ez. Ez dira inongo erreinuetan sartzen.
Birusak izaki bizidun baten barruan baino ezin dira ugaldu eta honela gaixotasunak sorrarazten dizkigute.
Gripearen birusa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina