JARDUERAK 1. SAIOA
(Ingurumena babestu)
EHIZTARI HANDIA testua irakurri:
Ehiztari handia
Fuksia-heskaiaren oinean, hosto lehorretan, beste armiarma
mota bat bizi zela konturatu nintzen; tigre bat bezain
ehiztari zuhur bat, eta odolzalea. Bere hosto-unibertso
hartan zebilen harat-honat, haren begiek eguzkiaren argitan
distira egiten zutela, aldian behin geratuz eta hanka iletsuen
gainean gorputza luzatuz, ingurua begiztatzeko. Euliren bat
eguzkitan egonean ikusten bazuen, geldi-geldi geratzen zen.
Gero, landareen hazteko geldotasun berean, aurrera jotzen
zuen oharkabean, milimetroz milimetro. Aldiro-aldiro
gelditzen zen, hostoen gainaldean bere salbamendu-zeta
lotzeko. Distantzia egokira iritsitakoan, geratu egiten zen
ehiztaria, hankak leun-leun igurzteko, negozio handi bat
egin duenak egin ohi duen bezala. Gero, besarkada iletsu bat
emateko moduan hedatzen zituen hankak, eta jauzi egiten
zuen, euli lokartuaren gainera. Ez dut inoiz ikusi kokapen
egokian jarritako armiarmatxo horietako bat tiroa huts egiten.
GERALD DURRELL
Nire familia eta beste animalia batzuk. Moldatua
Aipatu gaur egun gure lurraldean gertatzen ari den arazoa
asiatik datorren liztorrarekin. “Vespa velutina”. Gure erlea, hemengoa dena
desagertzeko arazoa. (Ikusi argazkiak, nolakoa den, nola harrapatzen dituen
erleak…).
Hausnartu Einsteinek esandakoa, “Erleak desagertuko balira
gu ere desagertuko ginateke”.
Polinizazioarekin lotu, landareen erreinua gaia.
JARDUERAK 2. SAIOA
(Ingurumena babestu)
EKOSISTEMAK
Lekeitioko padurara ibilalditxo bat egingo dugu bertako
ekosistema aztertzera.
GALDERAK:
1.- Zeintzuk dira paduran bizi diren izaki bizidunak?
2.- Nolakoa da ingurune fisikoa?
3.- Zer da biosfera?
4.- Zer faktoreren arabera dago argi gehiago edo gutxiago,
ingurune urtarrean?
ULERTU:
1.- Irakurri ekosistemei buruzko esaldi hauek eta esan
zuzenak ala okerrak diren. Azaldu zergaitik.
a)
Izaki bizidunen multzo bat da ekosistema bat.
b)
Existitzen den ekosistemarik handiena biosfera
da.
c)
Ekosistema bateko izaki bizidun guztiek
populazioa osatzen dute.
2.- Adierazi ingurune fisikoko zer faktorek duten eragin
handiena izaki bizidunengan, bai ingurune lehortarretan zein urtarretan.
JARDUERAK 3. SAIOA
(Ingurumena babestu)
EKOSISTEMAKO ELIKADURA
GALDERAK:
1.- Zergatik esaten zaie landareei ekoizle?Ezagutzen duzu
beste ekoizlerik?
2.- Azaldu nola laguntzen duten deskonposatzaileek lurraren
emankortasuna mantentzen.
3.- Zer dira elikadura-harremanak?Nola adieraz daiteke?
JARDUERAK 4. SAIOA
(Ingurumena babestu)
INGURUMENA
GALDERAK:
1.- Zer elementuk osatzen dute izurde baten ingurumena?
2.- Zer arazo nagusik eragiten diote ingurumenari?Zer
ondorio ditu arazo horietako bakoitzak?
3.- Aipatu
meatxaturik dauden hiru izaki bizidun.
JARDUERAK 5. SAIOA
(Ingurumena babestu)
INGURUMENA BABESTEA
GALDERAK:
1.- Bururatuko zitzaizkizun hainbat aholku ura eta
elektrizitatea aurrezteko. Eman baliabide hoietako bakoitza aurresteko beste 3
aholku.
2.- Nork izenda dezake ingurune bat eremu babestu?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina