ARO MODERNOA

1492ko urriak 12

Lehorreratzean, oso zuhaitz berdeak ikusi zituzten, bai eta
fruitu ugari ere. Kristobal Kolon almiranteak gainerako
kapitainei dei egin zien, errege-erreginen izenean uharte
haren jabetza hartu izanaren lekukotza eman zezatela
eskatzeko. Gero, uharteko jende asko bildu zen haien
inguruan. Hitz hauek esan zituen almiranteak:
–Nik koloretako boneteak, lepoan jartzeko beirazko
lepokoak eta balio gutxiko beste gauza asko eman nizkien
zenbaiti, beren laguntasuna lortzeko, eta oso pozik geratu
ziren. Haiek, gero, igerian etorri ziren gure txalupetaraino,
eta papagaiak, kotoizko hariaren harilak, lantza txikiak
eta beste hainbat gauza ekarri zizkiguten, guk ematen
genienaren truke. Zutenetik eman ziguten, oso borondate
onez. Baina iruditu zitzaidan oso gutxi zutela denetik.
FRAI BARTOLOMÉ DE LAS CASAS

● Ba al dakizu nor izan zen Kristobal
Kolon? Zer kontinente aurkitu
zuen?
● Kolonek testuan aipatutako
uhartearen jabetza hartu zuen,
errege-erreginen izenean. Zer
errege-erreginari buruz ari zen?
● Zer iruditu zitzaion Koloni
uhartean bizi zen jendea

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina