Tarteso
Esan zuten jainko-jainkosek:
«Feniziar marinelak, prestatu ontziak
eta zoazte itsasora berehala. Zeharkatu
Mediterraneoa. Itsasarte urrun batean zehar
igaro beharko duzue, eta gero, itsaso ezezagun eta
arriskutsu batean sartuko zarete; inork gutxik daki
haren berri. Haren hasieran bertan inoiz esploratu
gabeko herrialde baten kostaldea dago. Esne-mamitan
bizi dira bertakoak, eta zuek dirutza egingo duzue.
Arrisku handiak izango dituzue bidean. Baina ausart
zaitezte, jainko-jainkosak zuekin dira eta. Zoazte eta
sortu urruneko herrialde haren kostaldean hiri bat.
Fenizia osoaren loria izango da».
Feniziarrek, hala, Gibraltarko itsasartea zeharkatu zuten,
eta gero, itsaso urruneko erresuma aberats eta oparo
hura aurkitu. Tarteso zuen izena.
Lecturas de España. SANTILLANA
● Nor izan ziren feniziarrak?
Nabigatzaile onak al ziren,
zure ustez? Zergatik?
● Non zegoen Tartesoko erresuma?
Zerk erakarri zituen feniziarrak,
haraino joateko?
● Nolakoa da Ozeano Atlantikoa,
testuaren arabera?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina