Landareak
1. Landareen sailkapena
Bi taldetan sailkatzen dira, lorerik gabeko landareak eta loredun landareak.
Lorerik gabeko landareak
- Ez dute inoiz lorerik sortzen.
- Ez dute hazirik ez fruiturik, esporen bidez ugaltzen dira.
- Esporak zelula bereziak dira eta beraietatik landareak sortzen dira.
Goroldioak
- Zurtoin txikia dute.
- Hosto txikiak ateratzen zaizkie.
- Lurrean finkatzeko sustraia dute baina gorputz osoa erabiltzen dute ura xurgatzeko.
- leku hezeetan bizi dira.
- Gorputzetik zutabe txiki bat ateratzen zaio kapsula deritzona eta hor daude esporak.
- Goroldioa baino handiagoa da.
- Lurpeko zurtoina dute errizoma deritzona.
- Hosto handiak dituzte eta Fronde esaten zaie.
- Hostoen azpian sortzen dira esporak eta gune hoiei soro esaten zaie.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina