JARDUERAK 1.SAIOA ( Energia)
Etorkizuneko energiak
Gure gizarteak energia asko behar du, eta hori delaeta, erregai fosilak murrizten eta garestitzen ari dira.
Erregai horiek Lurra berotzen dutenez, horien ordezkoak
bilatu behar ditugu: energiaren erregearen
oinordekoa bilatu behar dugu.
Gela nahasi batean nago, kable-azalez, kobrezko
alanbrez, helduleku isolatzailedun aliketez eta
abarrez inguratuta. Askatasunaren tresnak dira
niretzat. Dozena bat eguzki-panel jarri ditut
teilatuan, eta funtzionatzen dute! Kontagailuaren
arabera, 1.285 watt-eko potentzia iristen da
zuzenean Eguzkitik nire etxeko sare elektrikora.
Ez dut inork gaizki ulertzerik nahi: emazteak eta biok
korronte-hartune asko eta kafe-makina espresa eduki
nahi ditugu. Panelak piztean... a zer zirrara!
Michael Parfit
Etorkizuneko energiak. National Geographic. 2005eko abuztua.
Moldatua
● Zure ustez, zein da testuan
aipatzen den energiaren erregea?
– Ikatza.
– Petrolioa.
– Haizea.
● Zertarako balio dute testuaren
egileak etxeko teilatuan jarri
dituen eguzki-panelek? Zure
ustez, zergatik dago hain pozik
panel horiekin
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina