ZELULA

ZELULA

Mikroskopioari eskerrak konturatu ziren zientzilariak animalia eta landare guztiak zati txiki txiki ugariz osaturik daudela. Zati hauei zelula izena eman zioten.

1. Zelularen zatiak

Mintza: kanpotik inguratzen duena eta babesa eskeintzen dio.

Nukleoa: Zelularen funtzionamendurako informazioa gordetzen deneko gunea.

Zitoplasma: Urez betetako gunea, bertan organulu ezberdinak azaltzen dira.
zelularen zatiak


2. Animali eta landare zelula

Animali zelulak forma askotakoak daude. Landare zelula animali zelula baino handiagoa da eta forma erregularragoa du. Landare zelulak horma gogor batez inguraturik daude eta
kloroplasto izeneko organuluak dituzte.

Landare eta animali zelulen antzekotasun eta ezberdintasunak
3. Zelulabakarra eta zelulanitza
 Landare eta animaliak zelula askoz osatuta daude beraz zelulanitzak dira. Beste izaki batzuk aldiz zelula bakar batez osaturik daude, izaki zelulabakar esaten zaie.

4. Zelulak eta ehunak
Izaki zelulanitzak, bai animaliak zein landareak, mota askotako zelulaz osatuta daude. Zelula hauek modu jakin batean antolatzen dira eta mota bereko zelulak ehunetan biltzen dira. Adibidez, animalietan gihar ehuna, hezur ehuna osatzen dute eta beraien funtzioa beteko dute. Landareetan ere badira ehunak, epidermisa adibidez, hostoak estaltzen dituena.
Ehunetik organismoetara 
Ehun ezberdinak  elkarrekin lan eginez organoa osatuko dute. Adibidez urdailaren kasua bezala, ehun hoiek elkartu eta digestioa egingo dute. 
Gero organoak elkartuz sistemak osatzen dira, hezur sistema esaterako, hezur guztiez osatua dago eta horietako bakoitza organo bat da.
Sistemak elkartzean aparatua lortuko dugu, hezur sistemak eta gihar sistemak lokomozio aparatua osatuko dute.


 

1 iruzkin: